argia.eus
INPRIMATU
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek
  •  15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.

Gedar @GedarLangileKZ 2025eko otsailaren 28a

Iazko abenduan aurkeztu zuten salaketa bat Baionako (Lapudi) Fiskaltzan, Sarako (Lapurdi) Izarra klubean pilotako begirale modura aritzen zen gizon baten aurka. Izan ere, 15 urteko neska bati eraso dio entrenatzaileak, ukituak eta eduki sexualeko irudien bidalketa tartean. Jérôme Bourrier Baionako fiskalaren esanetan, oraindik martxan da ikerketa.

Izarra klubeko zuzendaritzaren esanetan, "bertan behera utzi" dituzte "entrenatzailearen jarduerak", eta lizentzia kendu dio momentuz Frantziako Euskal Pilota Federazioak.