argia.eus
INPRIMATU
Nerea Ibarzabalek irabazi du Lemoako finalaurrekoa eta osatu da finala
  • Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu da larunbatean Lemoan; sarrera guztiak agortuta egon dira astebetean
Bertsozale.eus @bertsozale 2023ko azaroaren 27a

Sarrerak agortu dira azken finalaurrekorako: 700 lagun elkartu dira Lemoako udal kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan. Kanpoan hotz, baina giroa bero frontoi barruan, sei lagun hauek kantatu dute bertsozaleentzako:

  • Aissa Intxausti Aburruza
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria
  • Josune Aramendi Perez
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Oihana Bartra Arenas
  • Onintza Enbeita Maguregi

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Nerea Ibarzabal Salegi izan da puntu gehien batzea lortu duena, 638 puntu. Beraz, abenduaren 16an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak

  • Nerea Ibarzabal Salegi----------- 638
  • Onintza Enbeita Maguregi------ 635,5
  • Oihana Bartra Arenas------------- 610,5
  • Aissa Intxausti Aburruza--------- 580
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria--- 571
  • Josune Aramendi Perez------------ 567,5

Gaurkoan, Idoia Anzorandia Kareagak egin ditu gai-emaile lanak. Epaimahaian jardun dutenak Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. izan dira. Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu idazkari beharrak.

Finalistak, erabakita

Gaurko saioa jokatuta, erabakita geratu da zeintzuk izango diren Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak:

  • Xabat Galletebeitia
  • Jone Uria
  • Nerea Ibarzabal
  • Onintza Enbeita
  • Oihana Bartra
  • Gorka Pagonabarraga
  • Aitor Etxebarriazarraga
  • Aissa Intxausti