Bilbo Arenan giroa bero egon da 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. 4.400 bertsozaletik gora batu dira bertan, zortzi bertsolarien lanari adi.
Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin dituzte. Lehenengo atala amaitu denean, Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek lortu dute puntu gehien batzea eta eurek kantatu dute buruz-burukoan. Azkenean, Nerea Ibarzabalek jantzi du txapela Begoña Iturriza Zabalaren eskutik.
Horrela geratu da sailkapena.
Gai-emaile beharretan Zihara Enbeita Gardoki eta Beñat Vidal Gurrutxaga ibili dira. Epaileak, ostera, hurrengoak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.