Espainiako Psikologia Kontseilu Nagusiak eta Psikofundazioak egindako ikerketa argitaratu dute. Hezkuntza testuinguruetako ebidentzian oinarritutako psikologia ikerketa da, eta haur eta gazteen osasun mentala aztertzen ditu, besteak beste.
Espainiako Estatuko nerabeen %4,9 bere buruaz beste egiten saiatu dela argitaratu dute Espainiako Psikologia Kontseilu Nagusiak eta Psikofundazioak egindako ikerketa batean. Noticias de álavak adierazi du, haur eta gazteen osasun mentalari eta eskola-testuinguruetako esku-hartze psikologikoen eraginkortasunari buruz egin den ikerketa handiena dela. 14 eta 18 urte bitarteko 8.749 nerabek hartu dute parte.
Datuen arabera, %12k osasun mental txarra izateko arriskuarekin bateragarriak diren puntuazioak aurkeztu dituzte, eta %16, berriz, mugan kokatu dira. Kontuan hartu behar da, emakumeak gizonak baino arrisku gehiago dutela osasun mentaleko arazoak izateko, lehenak %16,6 eta bigarrenak %6,3.
Antsietateari erreparatuta, %6k sintoma larriak ditu, %26k sintoma ertainak. “Esaterako, 25 ikasleko eskola bat adibide gisa jartzen badugu, gutxi gora behera lau ikaslek depresio-sintomatologia larri izango lukete”, azaldu du Eduardo Fonseca ikerketaren ikertzaile nagusiak.