argia.eus
INPRIMATU
Nerabe batek eskola-greba hasi du klima aldaketagatik Suedian
  • Greta Thunberg hamabost urteko gaztea ez da itzuliko klasera, politikariek klima aldaketa saihesteko neurriak hartu arte.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 07a
Greta Thunberg klima aldaketa saihestearen aldeko ekintzailea

262 urtetan ez du horrelako uda berorik egin Suedian. Horren eraginez, 38 graduko tenperatua eta 60 suteren presentzia handia jasan dute.

Thunberg, bi txirikorda eta anorak horia soinean dituela parlamentuaren aurrealdera joan da “eskola-greba klimagatik” dioen pankarta hartuta. “Nire etorkizuna ez zaienez axola, niri ere ez zait axola”, dio.

Hainbat irakaslek egin du bat grebarekin, Thubergen irakaslea den Benjamin Waynerrek, besteak beste: “Thunbergek izan duen jarrera errebeldeari esker, klima aldaketa gai potolo bihurtu da hauteskunde-kanpainan”.

Hamaika urte zituela hasi zitzaion klima aldaketarekiko interesa pizten eta kaleko protestetan hasi zen parte hartzen. Birziklatzearen aldeko ekintzaile bihurtu zen eta gurasoak ere kontzientziatu zituen. Aitak, gaiaren inguruko hitzaldiak ematen ditu orain eta ama Malena Erman opera kantariak, Atlantikoaren beste aldean ez du kontzerturik ematen hegazkinik ez erabiltzeko.

Dioenez, gero eta jende gehiago biltzen da protestara. “Denok egin behar dugu sakrifizioa eta ahalegina klima aldaketa sahiesteko”.