argia.eus
INPRIMATU
Nelson Mandelak bigarren gaua egin du ospitalean
  • Hegoafrikako presidente ohi Nelson Mandela "ongi dago" medikuek hedabideei adierazi dietenez. Larunbatean eraman zuten Pretoriako ospitalera eta bigarren gaua egin du bertan. Mandelak 94 urte ditu eta presidentetzaren bozeramaile Mac Maharaj-ek adierazi du ez dagoela alarmarako arrazoirik. "Madibaren (Mandelaren klan izena) osasun arazoak merkatuetako prezio mugimenduak bezala jorratzea ekidin nahi dugu", adierazi dio BBCri Maharaj-ek. 

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2012ko abenduaren 10
Mandelak bigarren gaua egin du ospitalean.

Jacob Zuma Hegoafrikako egungo presidenteak adierazi du Mandela lasai ikusi duela ospitalean."Bere adinagatik zaintza berezia behar du". Hala ere, herrialdean Mandelaren osasun arazoek kezka sortu dute. Askok Hegoafrika demokratikoaren aitatzat dute.