argia.eus
INPRIMATU
Nelson Mandela hil da
  • Hegoafrikako lehenengo presidente beltza izan zen Mandela eta apartheidaren aurkako ikur nagusia. Atzo hil zen 95 urte zituela, Johannesburgoko bere etxean senideek inguratuta. Estatu hileta abenduaren 15ean egingo dute.

ARGIA @argia 2013ko abenduaren 06a
Nelson Mandela, 95 urterekin hil da.

Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak atzo hitzaldia eskaini zien hegoafrikarrei Mandelaren heriotzaren berri emateko. Hala esan zuen: “Hegoafrikar maiteok, gure Nelson Rohlihla Mandela maitea, gure nazio demokratikoaren fundatzailea, hil da”. Bakean eta familiak inguratuta, 20:50 aldean hil zela adierazi zuen presidenteak.

Mandelak sistema politiko arrazistaren aurka egin zuen bizitza guztian zehar eta militantzia horregatik 27 urte igaro zituen espetxean. Biriketako infekzioa zuen kartzelako urteengatik. Aske geratu eta lau urtera Hegoafrikako presidente izendatu zuten, bera izan zen herrialde horretako lehenengo presidente beltza. 1993an, Frederik De Klerk orduko presidentearekin batera, Bakearen Nobel saria eman zioten, apartheida modu baketsuan bukatzeko egindako lanagatik.