argia.eus
INPRIMATU
Nekane Txapartegi estraditatzea berretsi du Suitzak
  • 2016ko apirilean atxilotu zuten Txapartegi Zurich-en, Suitzako eta Espainiako Poliziek elkarlanean egindako operazioan, Espainiak estraditatzeko eskatu ondoren. Iragan martxoan onartu egin zuen Suitzako Justiziak estradizioa, eta orain berretsi egin du erabakia.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko uztailaren 07a
Nekane Txapartegi Suitzan atxilotu zuten 2016ko apirilean (Arg.: ataria.eus).

Preso asteasuarrak asiloa eskatu zion Suitzari, 1999an Espainiako Poliziak atxilotu zuenean torturak eta bortxaketa jasan zituela argudiatuta. Ukatu egin zioten eskaera hori, "ez du era sinesgarrian frogatu torturatu zutela", adierazita.

Sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten ETArekin kolaboratzeagatik, baina berriz atxilotu aurretik ihes egin zuen. Iragan martxoan onartu zuen Suitzak Txapartegiren estradizioa, eta orain erabakia berretsita, hamar eguneko epea dute helegitea jartzeko. Bitartean, uztailaren 7an arratsaldeko 8etan elkarretaratzea deitu dute Asteasun egoeraren berri emateko.

Hiru urte eta erdiko kondena dauka zintzilik Txapartegik Espainian.