Freenekane webguneak iragarri duenez, Espainiako estatuak Nekane Txapartegi atxilotzeko nazioarteko agindua igorri du. Maiatzean deitu zuen Auzitegi Nazionalak deklaratzera, baina errefuxiatu politikoak ez zuen adierazpenik egin, "Espainia-Suitza estatuen arteko jokoan ez sartzeko".
Atxilotze agindu honi erantzunez, Txapartegiren askatasuna eskatzen duen Free Nekane Suitzako mugimenduaren arabera, azaroaren 16an 150 pertsona inguru irten dira kalera errefuxiatu politiko euskaldunari elkartasuna adierazteko: "Ez atxiloketarik eta ez extradiziorik estatu torturatzaileetara! Ez dugu utziko hori gertatu dadin!" aldarrikapena irakur daiteke webgunean.
Ajour Magazin-k zabaldu ditu sare sozialetan azaroaren 16ko mobilizazioaren argazkiak:
"Suitzak ezin du torturaren konplize izan"
Txapartegiren abokatua den Olivier Peter-ek extradizio eskaeraren berri zabaldu du Twitterren. Bertan gogorarazten du guardia zibilak torturapean ateratako adierazpenak izan direla Txapartegiren aurkako frogak, eta prozedura injustua eta jazarpen politikoa gaitzetsita, mezu hau bidali dio Suitzako Gobernuari "Suitzak ezin du konplize izan".
L’Espagne lance une nouvelle demande d’extradition contre Nekane Txapartegi, militante basque torturée par la guardia civil et réfugiée à Zurich. Persécution politique, procédure inéquitable et preuves obtenues par la torture : la Suisse ne doit pas être complice. #FreeNekane pic.twitter.com/ODS8gTREcS
— Olivier Peter (@Olivier_Ptr) November 16, 2019
Azaroaren 18an Bernako Justiziaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea
Astelehenean 12:00etatik 14:00etara elkarretaratzea deitu du Free Nekane mugimenduak Bernako Justizia egoitzaren aurrean.
Nekane Txapartegiren ibilbide osoa ezagutzeko
Urtarrileko ARGIA astekariaren lehen zenbakia berezia izan zen, eta bertan argitaratu genuen Nekane Txapartegiri eginiko elkarrizketa zabala. Bertan dago bere auzi politikoaren bilakaera bilduta.