argia.eus
INPRIMATU
Neil Young Biarritzen izango da uztailean
  • Biarritz Big festibala 2013ko uztailaren 18tik 21era ospatuko da bosgarrenez. Aguilera estadioan banatuko diren hiru toki desberdinetan izango dute lekua 40 artistak, haien artean Neil Young abeslari kanadarrak.

Ainhoa Mariezkurrena Etxabe 2013ko urtarrilaren 11
Neil Young musikari kanadarra Biarritzeko Big festibalean izango da

Rock eta Pop estiloak uztartuko ditu, batez ere, Big festibalak hiru egunetan zehar. 19:00etan hasiko dira kontzertuak egunero eta kanpatzeko tokia ere izango da.

Neil Young 18an izango da protagonista Biarritzeko estadioan eta bere talde 'Crazy Horse'-rekin batera joko du. Abeslari kanadarra 1987an izan zen Euskal Herrian lehen aldiz eta 2009an azkenekoz. Egiten ari den bira internazionalean txokoa egin dio berriro.

Egunean bertan jarriko dira abeslariaren kontzertua ikus-entzuteko sarrerak salgai Aguilera estadioan. Gainontzeko kontzertuen sarrerak ere bertan egongo dira salgai: Peter Doherty, De La Soul Live Band, Stuck in the Sound, Shaka Ponk, La Femme... Talde euskaldunen artean Audience eta Berri Txarrak ikusteko aukera izango da.