argia.eus
INPRIMATU
‘Negu hurbilak’ filmaketa Izpegin
  • Ekain Albite Agirre zinema-zuzendari gaztearen 'Negu hurbilak' lanaren filmaketa iragan da joan den asteburuan Zubietan eta Izpegi kaskoan.

Irulegiko Irratia 2022ko urtarrilaren 19a

Mugako herri batera heldu berri den 25 urteko iheslari baten istorioa kontatzen du filmak. Gazteak muga zeharkatu nahi du, baina mendien azken mugako herrira heltzean ihesa gero eta korapilatsuagoa irudituko zaio.

Euskal gatazkan oinarritua den fikzio bat da, eta ihesaldiaren gorabeherak kontatu nahian osatu dute istorioa. Bartzelonako zinema-eskolan egon direnen artean ari dira filma egiten.

Izpegi kaskoan atzeman ditugu filmatzen, eta Ekain Albite zuzendariak xehetasun gehiago eman dizkigu.