argia.eus
INPRIMATU
Negu gorrian kalean lotan, konponbidea eskatu diote etxegabeek Donostiako Udalari
  • Sei-hamar lagun artean biltzen gauero Donostiako Plaza Berrian arkupeek eskaintzen duten aterpe hotzean tapaki eta kartoiz lagunduta lo egiteko. Duela bi hilabete baino gehiago Udalari eskatutako hitzordua urtarrilaren 24rako eman diete, konponbide baten bila: ohe batean lo egitea baino ez dute eskatzen. Jon Pagolak kontatu du Donostitik atarian.

ARGIA @argia 2021eko urtarrilaren 05a
Jon Pagola / Donostitik

Etxegabeetako batzuek kazetariari kontatu diote Infernua eraikinean lo egiten zutela, baina pandemiak eraginda kanpoan gelditu zirela. Hotza eta eguraldi zakarra agerikoa den garaiotan, gogorra da kanpoan bai eguna bai gaua pasa behar izatea, baina Udaletik jaso duten erantzuna izan da dena beteta dagoela, “ez dago guretzat lekurik”. Soluzioa aurkitu asmoz eta bestelako erantzun baten bila, Jon Pagolari adierazi diote urtarrilaren 24an direla Udaleko ordezkariekin biltzekoak. Halere, duela bi hilabete baino gehiago eskatutako hitzordua da aste batzuk barru egingo dutena, eta bitartean kalean dira. Gainera, dagoeneko aurreratu diete, ez dituztela guztiak hartuko.

Bitartean, kale gorrian jarraitu behar. Boluntario lana egiten duen dozena bat herritarrek, udalak utzitako hutsunea betetzen dute gauero, eta janaria eramaten diete.