argia.eus
INPRIMATU
Nazismoa zigortu egin behar dela gogorarazi dio Europako Batzordeak Espainiari
  • “Erregimen totalitarioek egindako hilketa eta sarraskiak publikoki ukatu edota garrantzia kentzea” zigortu egin behar dela gogorarazi dio Europako Batzordeak Espainiari. Dibisio Urdinari Espainian egin zitzaion omenaldian Maria de los Llanos de Luna gobernuaren ordezkariak parte hartu izanaren harira egin ditu adierazpenak Viviane Reding Justizia idazkariak.

ARGIA @argia 2013ko irailaren 03a
Sant Andreu de la Barcan (Katalunia) Dibisio Urdinari egindako omenaldia (Argazkia: vilaweb.cat) Sant Andreu de la Barcan (Katalunia) Dibisio Urdinari egindako omenaldia (Argazkia: vilaweb.cat)

EAJ, CiU eta BNGko eurodiputatuek salatu zuten gobernuaren ordezkariaren jokabidea, baita hainbat politikarik kataluniako independentismoa nazismoarekin alderatuz egin dituzten adierazpenak ere.

Readingen arabera “Europar Batasuneko estatu guztiak behartuta daude beren arraza, jatorri edo erlijioa dela eta talde edo norbanakoekiko gorrotoa publikoki sustatzen dutenak zigortzera. Europako Batzordeak hala egiten ez duten estatuak penalizatu ahal izango ditu, 2014eko abenduaren 1etik aurrera.