argia.eus
INPRIMATU
Nazionalismoak galdu omen du, Errepublikaren faboretan! Hala ote!?
  • Estimazioak baina ez dira artean, baina Le Penek ez ditu espero zuen bozen %40 jaso, %35era ez da heldu. Alta bada, hamaika milioi boz bildu du FNk. Auschwitz ahaztu dute frantziarrek, neoliberalismoa garaitu da.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2017ko maiatzaren 07a
Françoise Hollande, Manuel Valls eta Ségolène Royalen Alderdi Sozialistak (PS) badu lan pixka bat. Ekaineko hauteskunde legegileak benetako testa izanen dira.

Marine Le Penek Emmanuel Macron onartu du presidente gisa: bozen %65,8 Macronen alde eta %34,2 Le Penek jasotakoa. FNren bide berri bat iragarri du Le Penek. Alta, FNk 11 milioi boz jaso du.

Françoise Hollande, Manuel Valls eta Ségolène Royalen Alderdi Sozialistak (PS) badu lan pixka bat. Bai horixe! Hamon, mon amour! Vallsen erritmoan, Manuel & Emmanuel, aitaponte Hollande!

Ekaineko hauteskunde legegileak benetako testa izanen dira. Legebiltzarrerako bozen karietara, Kohabitazioaren edo Bizikidetzaren Gobernu hipotetikoa jalgi da solastoki politikoetan.

V. Errepublika hilda jotzen dute FNkoek. Nazionalistak versus Errepublikarrak. Macron salbatzaile gisa jalgi da bere jarraitzaileen artean. Alta bada, hiru milioi langabe dira Frantzian. Bihar etzi, zer berri?

En marche alderdia Errepublikaren defendatzaile. Europa eta mundializazioa hizpide. Macronek zer ekar dezake?

Nazioaren zatiketaz kontzientea dela dio Macronek, eta horregatik entzunen ditu FNri boza eman diotenak. Hots, rassemblement da hitz magikoa. Ezker, eskuin, “aberats” eta “pobre” denok batasunean.

FNeko Marion Maré­chal-Le Pen gure bataila Macronen politika galaraztea dela erran du Hara, neoliberalismoaren oposizioa.

Ez da oposizioa bakarra, bistan da. Jean-Luc Mélenchonek monarkatzat jo du Emmanuel Macron. Ekaineko Legebiltzarrerako boz legelariak aintzat hartu  ditu. Frantzia Intsumisoaren hautagai galtzailea Macroni aurre egiteko prest omen dago, iragana atzean utzi nahi du eta humanismo sozial eta ekologikoa berpiztu.

Araiz!