Kataluniako bloke soberanista prestatzen ari da nazioartean zabaltzeko salaketa-dokumentu bat, azalduz Espainiako Estatuak eragozten diela katalanei beren etorkizunaz hitza izatea.
Azaroaren 9an eskainiko zaie herritarrei sinatu dezaten, azkenean egun horretan galdeketa egin ala ez.
Idatzia bidaliko da Nazio Batuen Erakundearen batzar nagusira, Europako Legebiltzarrera, Europako Batzordera eta Europako Kontseilura.
Antza denez, prestatzen ari diren idazkiak laburbiltzen du Kataluniak egin duen bidea 2005ean bertako lebiltzarrak Autonomi Estatutu berri bat onartu zuenetik eta Espainiako Gobernuak elkarrizketari eta herritarrei iritzia galdetzeari ezarritako ukoari, idatziaren bukaeran nazioarteko instituzioei eskatzeko lagundu dezatela katalanek beren etorkizuna demokraziaz erabaki dezaten.
Idatziaren prestaketan parte hartzen ari dira CiU, ERC, ICV eta CUP alderdiak batetik eta Assemblea nacional Catalana bestetik.
Azaroaren 5ean aurkeztuko dute ekitaldi handi batean. Kataluniako hautetsi nagusiek parte hartuko dutela aurreikusten da: Parlamenteko hautetsiak, Madrilgo Kongresu eta Senatuko legebiltzarkideak, Europako Legebiltzarrean daudenak eta Kataluniako udaletakoak.