Ekainaren 20an errefuxiatuen aldeko eguna dela eta txostena kaleratu du Amnistia Internazionalek (AI). Mende hasieratik Europak etorkinen krisi latzena bizi duela salatu du eta herrialdeei konpromisoak eskatu dizkie.
AIk errefuxiatuei ematen zaien babesa indartzeko proposamen bat aurkeztu du. Zehazki, datozen lau urteetan babesa behar duten milioi bat errefuxiatu birkokatzea eskatzen die herrialdeei, baita NBEko Errefuxiatuen Hitzarmenaren berrespena ere. Honez gain, herrialdeei pertsonen trafikatzaileen aurkako neurri eraginkorrak hartzeko ohartarazi die. Erakundearen ustetan, ”errefuxiatuen krisia XXI. mendeko erronka nagusienetakoa da baina nazioarteko komunitatearen erantzuna porrot lotsagarria da”. Honi aurre egiteko “politikaren erreforma erradikal bat behar da”.
Mediterraneoko itsasbidea Europara iristeko arriskutsuena dela jakitera eman dute. 2014. urtean Europara iristeko saiakera egin zuten 219.000 pertsonetatik 3.500 hil egin ziren. Europear Batasunak Lampedusako hondoratzearen ondoren Mare Nostrum operazioa bertan behera uztea ere gaitzetsi dute. Itsas laguntza honek 166.000 etorkin erreskatatu zituen.
Siria: Munduko errefuxiatu krisi latzena
AIk esan du Siriako gerra hasi zenetik lau milioi pertsonek herrialdea utzi behar izan dutela. %95 Turkia, Libano, Jordania, Irak eta Egipton daude. Beste 7,5 milioi inguruk herrialde barnean emigratu behar izan dute. Giza eskubideen aldeko erakundeak gaineratu duenez, “egoera eramangaitza da, non bost herrialde hauek etorkinen sarrera galarazten ari diren” eta “errefuxiatuak beraien jatorrizko herrialdetara kanporatzen ari diren”.
HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.
Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]
"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]
Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]
Igandean egin du erreskatea Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]
Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.
Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]
Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]
Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.