argia.eus
INPRIMATU
Nazioarteko Egiaztatze Batzordea aste honetan dator Euskal Herrira
  • Noticias taldeko egunkariek zabaldu dutenez, ETAren su-etenaren Nazioarteko Egiaztatze Batzordea aste honen amaieran Euskal Herrira dator. Alderdi politikoekin bilera erronda egingo dute, PPrekin izan ezik. Basagoitiren alderdiak ez du NEBrekin harreman zuzenik izan eta oraingoan ere ez dela haiekin bildu adierazi du.

2012ko maiatzaren 02a
Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen bilera bat

Ram Mannikalingan buru duen Nazioarteko Egiaztatze Batzordea Brian Currinen Harremanetarako Nazioarteko Taldeak sortu zuen egoeraren jarraipena egiteko. Talde hau Euskal Herriko egoera politikoa 'impasse' batean dagoela iritsiko da: ETAren borroka armatuaren amaieraren adierazpenetik sei hilabetera, nabarmentzeko pausoak bi dira: ezker abertzaleak otsailean ETAren biktimei eragindako minaz egindako autokritika egin zuen eta joan den astean Rajoyk presoentzako bergizarteratze plana proposatu du.

NEB azken aldiz duela hiru hilabete etorri zen Euskal Herrira. 48 ordutan egindako bisita hartan zenbait eragilerekin bildu zen: EAJ, PSE, ezker abertzalea, ELA, LAB, UGT, CCOO, Confebask eta Elizako ordezkariekin.