argia.eus
INPRIMATU
Nazio Batuen Erakundeak “erantzun humanitario globala” jarri du martxan Covid-19 borrokatzeko
  • NBEko idazkari orokor António Guterresek iragarri du koronabirusa borrokatzeko mundu mailako plana abian jarri dutela. Gobernuei eskatu dizkiete ekintza erabakiorrak eta pandemia globalari soluzioa elkarrekin bilatzeko.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 25
Gutierres erdian, prentsaurrekoa ematen.

Plan honek "bizitza asko salbatuko ditu", adierazi du. Herrialdeei 1.900 milioi euro mobilizatzeko deia egin die, herrialderik zaurgarrienei laguntzera bideratzeko. Gutierresek esan du estatuen erantzun indibidualak ez direla nahikoa izango krisi honetatik irteteko.

NBEk abian jarritako plana Hego Amerika, Afrika, Ekialde Hurbila eta Asiako 51 estaturi laguntzera bideratuta dago, NBEren agentzien eta GKE-en bidez. Helburua, laborategiei birusa diagnostikatzeko oinarrizko ekipamendua ematea da, baita pertsonak sendatzeko medikamentuak, kanpamentu eta asentamentuetan eskuak garbitzeko iturriak jarri, baita birusa zer den eta honengandik nola babestu jakinarazteko informazio kanpainak abiatzea ere.

"Covid-19 gizateria guztia mehatxatzen ari da, eta gizateria guztiak borrokatu behar du", dio sare sozialetan neurriok jakinarazteko zabaldu duten txioak:

 

 

Speech osoa lotura honetan irakur daiteke.

Jarraian pasarte bat euskaratuta:

"Bereziki zaurgarriak direnak lagundu behar ditugu, beren burua babesteko baliabide gutxien dituzten milioika eta milioika pertsona. Oinarrizko giza elkartasun kontua da. Ezinbestekoa da birusaren aurka borroka egiteko. Gure osasun sistema ahulenaren mailan da indartsua. Ez badugu modu erabakiorrean ekiten orain, beldur naiz birusa zabaldu egingo dela herrialderik hauskorrenetan, mundu osoa utziz posizio zaurgarrian, munduari biraka jarraituz birusak, inolako mugarik errespetatu gabe".