Larunbatean Senpere eta Ezpeleta artean jokatuko da Frantziako Tourreko erlojupekoa. Tourra EH egitasmoak hainbat ekimen antolatu ditu “Euskal Herria nazioa dela munduari erakusteko”.
Uztaritze eta Zuraide arteko D88 bide bazterrean egongo da aldarrikapen gunea eta ostiral arratsaldean emango zaio irekiera. Kontzertuak eta ikuskizunak eskainiko dituzte bertan.
Larunbatean, erlojupekoa hasi orduko GPS formako mosaiko erraldoia osatuko dute eta ibilbidean zehar ikurrinak eta you are in the basque country leloa duten banderak banatuko dituzte.
Tourra Euskal Herrian egitasmoko antolatzaileek azaldu dutenez, Tourra ez da kirol froga hutsa eta horren atzean frantses nazionalismoaren aldarrikapena dago eta, gaineratu dutenez, beraiek ere “harrotasunez” politika egin beharrean daudela. 170 estatu ezberdinetan 78 telebista kate desberdinez emango dute zuzenean Tourra eta horretaz baliatuta munduari erakutsi nahi diote diezaiogun munduari euskal herritarrak garela.
Irakasle lanpostu gehiagoren eskaera egin zion Seaskak Frantziako Hezkuntza Ministerioari eta honek uko egin dio eskaerari. Beraz, ikastola kexu lelodun banderak banatuko dituzte Tourraren etorrerarekin batera.