argia.eus
INPRIMATU
‘Navarrometroaren’ arabera berdinketa legoke aldaketaren aldeko indarren eta erregimenaren artean
  • Nafarroako Parlamentuak eskatzen duen barometroaren arabera 25 eserlekutara berdinketa izanen litzateke hauteskundeak orain eginen balira, alegia: 25 eserleku izanen lukete UPN-PSN-PPN eta Ciudadanosek eta 25 eserleku EH Bildu, Geroa Bai, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko abenduaren 20a

Navarrometro izenarekin ezaguna da Nafarroako Parlamentuko barometroa. Zertan dira indar politikoen babesak? Herritarrek zer jarrera hartuko lukete orain hauteskundeak eginen balira?

Bada, 25 eserlekutara berdinketa iragarri du Navarrometroak. Alegia, hala geratuko litzateke Nafarroako Parlamentua:

- UPN izanen litzateke lehen indarra 16 eserlekurekin, 2015eko hauteskundeetan 15 lortu zituen.

- EH Bildu izanen litzateke bigarren indarra, 9 eserlekurekin; 2015ean bat gutxiago zuen 8.

- Geroa Bai izanen litzateke hirugarren eserleku bat galduta: 8 izanen lituzke orain; 2015ean 9 zituen. 

- PSNk galduko luke babes handiena hauteskunde berri batzuetan: 7 eserleku izatetik 5 izatera pasako zen eta laugarren indarra izanen litzateke.

- Podemos-Ahal Duguk 6 eserleku eskuratuko lituzte, 2015ean 7 zituen.

- PPk 3 eserleku lituzke, 2015ean baino bat gehiago.

- Izquierda-Ezkerrak mantendu eginen lituzke bi parlamentarioak. 

- Lehen aldiz, Ciudadanos sartuko litzateke Nafarroako Parlamentuan eserleku batekin. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.