argia.eus
INPRIMATU
Navarra Sumako bi parlamentario Leitzan Joaquin Muruzabal erreketearen omenaldian izan ziren
  • Iñaki Iriarte eta Patxi Pérez Navarrako Sumako parlamentarioak,  Joaquín Muruzabal 1936ko Gerran hildako lehen erreketeari joan den igandean Leitzan egindako omenaldian izan ziren,  gaur Diario de Noticias-ek azaltzen duen arabera.

ARGIA @argia 2019ko abuztuaren 28a
Argazkiaren ezkerrean, bigarrena eta hirugarrena dira Iriarte eta Perez. (Arg.: Agencia Faro). Argazkiaren ezkerrean, bigarrena eta hirugarrena dira Iriarte eta Perez. (Arg.: Agencia Faro).

Iriarte Nafarroako Legebiltzarreko lehendakari izateko hautagaia izan joan den uztailean eta aipatu egunkariaren esanetan bi parlamentariak dira Javier Esparza UPNko buruaren gertuko eta konfiantzazko pertsonak. Omenaldian 36ko Gerrako estatu kolpea goretsi zuten, berau “askapen gurutzada” gisa izendatuz. Omenaldi honetan ohikoa izan da Silvestre Zubitur UPNko zinegotzi eskuindarra. Han izan zen baita ere Comunión Tradicionalista Carlistako lehendakari Javier Garisoain.

Muruzabali errepidean egindako omenaldiaren ondoren, 50en bat lagunek parte hartu zuten meza omenaldian eta gero bazkaltzera joan ziren Larrea Elkartea izeneko elkartera. Han omendu zituzten, halaber, duela gutxi hildako Sylvya Baleztena eta Cruz Maria karlistak, eta karlisten kronikak bazkariaren alma mater gisa definitzen duen Zubitur bera. Karlisten ereserkia den Oriamendi kantuarekin amaitu zuten bazkaria. Kronika hau Agencia Farok Facebooken duen kontuan irakur daiteke.