argia.eus
INPRIMATU
Navarra Sumak Iruñeko auzoetako 8 prebentzio-taldeak kentzea erabaki du
  • Erabakia prentsaurrekoan azaldu baino ordu eta erdi lehenago jakinarazi die Iruñeko Udalak elkarteei ez dizkietela kontratuak luzatuko. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak arrazoia eman zien elkarteei udako jarduerak baliogabetzeko udalak hartutako erabakiaren aurrean. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko urriaren 30a

Navarra Sumak Iruñeko auzoetako 8 prebentzio-taldeak kentzea erabaki du, eta udalak gaur egun auzo bakoitzean elkarteek egiten zituzten zerbitzuak zuzenean kudeatzeko asmoa duela iragarri du. Maria Caballero Gizarte Gaietarako zinegotziak eman du erabakiaren berri ostegun honetan, prentsaurreko batean, eta 2021eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Neurri hori udal taldeei eta elkarteei eurei jakinarazi gabe hartu da; izan ere, Navarra Sumako zinegotziak prentsaurrekoa eman baino ordu eta erdi lehenago jakinarazi zitzaien aldaketak ez zizkietela kontratuak luzatuko eta programak Gizarte Gaietako arloak berak kudeatuko zituela.

Erabakiak talde hauei eragiten die: Mendillorriko Bideberri Elkartea, Batean Rotxapea Federazioa, Txantreako SinarZubi Federazioa, Aldezar Elkartea, Arrosadiako Yoar Elkartea – Azpilagaña, Etxabakoitz Bizirik Elkartea, Buztintxureando Txuri Elkartea eta Umetxea Sanduzelai Elkartea.