argia.eus
INPRIMATU
Merkataritza-gune handia eraiki nahi dute Iruñean auzokide eta merkatarien nahiaren kontra
  • Bi futbol zelairen tamaina izango du Iruñeko UPNk eta PSNk sustatutako merkataritza-guneak. Inguruko bizilagunak eta merkatariak proiektuaren agertu dira.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko maiatzaren 07a
Proiektuaren aurka dauden bizilrgun eta merkatariak. Oskar Montero

Iruñeko Udal Planaren aldaketa onartu dute bi PSNk eta UPNk. Horren bidez, Zaragoza etorbidean merkataritza poligono bat garatu ahal izango dute. Azpilagaña, Arrosadia eta Iturramako bizilagunak eta merkatariak aurka agertu dira, auzoetako eta hiri osoko "gizarte- eta ekoizpen-sarean izango duen eragin kaltegarriagatik".

Noticias de Navarrak dioenez, ez du ezertarako balio izan EH Bildu eta Geroa Baiko bozeramaileek proiektura 600 etxebizitza–horietatik 400 babes ofizialekoak.– eraikitzeko aukera sartzeko egin duten deia, merkataritza zentroaren azalera jaisteko asmoz. Proiektuak aurrikusitakoaren arabera, 6.000 eta 11.000 metro karratukoa izango da. Navarra Sumak eta PSNk proiektuari oniritzia eman eta oposizioaren alternatiba baztertu egin dute.

EH Bilduko zinegotzi Borja Izagirrek Navarra Suma kritikatu du, legeak ezartzen duen parte-hartze prozesurik gabe proiektua abian jartzen saiatu delako, eta Foru Gobernuaren esku-hartzeak bakarrik behartu duela Udala herritar eta kolektibo interesdunekin kontsulatzera.