Astelehena iritsi zain zeuden langileak, enpresak erabakia jakitera emango baitzuen. Eta esperotakoa izan zen; goizean goiz jaso zuten albistea: lan-talde osoa egozteari ekingo zaio. Hots, erabakiak 177 langileri eragin die gaur-gaurkoz. Horregatik, langileek itxialdia burutu zuten astelehen gauean, 22:00etatik 06:00etara. Sirena hotsekin eta hainbait pneumatikori su emanez hasi dute eguna.
Navaleko 177 langileak kaleratzeko dosierra aurkeztu zuen enpresak astelehen goizaldean, eta etsipena azaldu zuten langileek. Arantxa Tapiak ere hala nola eman zuen jakitera: “Itxiera gertu sumatzen da”. Naval enpresaz gain, 400 enpresak dihardute ontziolaren inguruan. Baina zor handiak ditu horiekin, eta horrek beste 1.800 enplegu kinka larrian jartzen ditu.
Langileek itxialdia burutu dute. ESK sindikatuak defendatuta, Eusko Jaurlaritzari erantzuna emateko eskatu diote, “La Naval ez itxi; Ezkerraldeko enpleguaren alde, Eusko Jaurlaritza ekin negoziatzeari” lelopean. Borrokara prest daudela adierazi dute, eta datozen egunetan ere protestak egingo dituztela iragarri dute.
Gauaren nondik norakoak, Twitter bitartez:
Ez, ez eta ez! #LaNavalEzItxi
— ESK Sindikatua (@ESKsindikatua) October 29, 2018
Gora Langile Borroka!#LaNavalEzItxi pic.twitter.com/ybJjwa9HRp
— ESK Sindikatua (@ESKsindikatua) October 30, 2018
Hauxe Ezkerraldea iratzartu duen soinua. La Naval ez da ixten, La Naval defenditu egiten da. #lanavalezitxi pic.twitter.com/11s2m02Bm4
— Igor Mera (@igor_mera) October 30, 2018
Guztiok batera lanpostuen alde!
Defendamos el futuro de #Ezkerraldea#lanavalezitxi pic.twitter.com/rGsVnaqeFX
— ESK Sindikatua (@ESKsindikatua) October 30, 2018
▶ #BIDEOA Itxialdia egin dute bart gauean Navaleko langileek: https://t.co/sjKyyoG6Bc
— EiTB Albisteak (@eitbAlbisteak) October 30, 2018