Navaleko langileek ontziola erosteko eskatu diete berriro Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, Van Ord armadore herbeheretarrak jakinarazi ostean 'Vox Alexia' draga ez duela Sestaoko ontziolan amaituko, inbertitzaile baten falta dela-eta.
Langileen hitzetan, administrazioek Naval erostea da "armadoreari konfiantza emateko bide bakarra". Ostegun goizean asanblada egin dute langileek Sestaon, eta manifestazioa ondoren. Jose Ignacio Escribese Navaleko zuzendari nagusia kargutik kentzeko eskatu diote konkurtso-administratzaileari.
Mobilizazio gehiago
Gaur arratsaldean manifestazioa egingo dute Barakaldon (18:00etan), hilaren 14an elkarretaratzea Iberdrolak Bilbon duen egoitzaren aurrean, eta abenduaren 1ean manifestazioa Bilbon bertan.