argia.eus
INPRIMATU
Natura, kultura eta gogoeta uztartu nahi ditu Udabidaia Ibiltariak
  • Ingurumena eta euskal kultura oinarri dituen udaleku bereziak antolatu ditu Edukhazi ekimenak: Udabidaia Ibiltaria. Hondarribitik Debara Gipuzkoako kostaldea zeharkatzearekin batera, gazteek egungo eta etorkizuneko erronka handiez gogoetatzea da helburua.

ARGIA @argia 2017ko maiatzaren 10a

Uztailaren 4tik 13ra, 8-12 urteko taldeak talaia-bidea egitea da asmoa: “Talaiak gure zaintza-eremuak izango dira, euskal kosta, ingurunea eta kulturan pasa dena eta pasatzera doana ezagutu, zaindu eta ikasteko gunea”. Modu hezitzailean, bisitatuko dituzten herri eta txokoetako ondarea, historia eta kultura ezagutu, bertako eragileekin hitz egin eta hainbat gaiez gogoetatuko dute: errefuxiatuak, erraustegia, munduko kulturak, hizkuntzak, musika, basoen ustiaketa…

Izena emateko epea zabalik da, Edukhaziren webgunean bertan.