argia.eus
INPRIMATU
NATOko Idazkari Nagusi ohi Javier Solana Bilbon izango da gaur
  • Bilbao European Encounters 2016 jardunaldietan parte hartzen NATOko Idazkari Nagusi ohi Javier Solana Bilbon izango da. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak eta Globernance institutuak gonbidatuta, ‘Europa kosmopolita, guztien erronkak demokratizatzen’ hitzaldia emango du azaroaren 8an Azkuna Zentroan 19:00etan.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2016ko urriaren 24a

"Europako integrazioa arrakastatsua izan dadin dauden erronkak aztertuko dituzte hainbat politologok, legelarik, filosofok, ekonomialarik eta zientzialarik", diote jardunaldien azalpenetan.

Solanaz gain, urriaren 10ean ‘Bestelako Europa. Nazio-aniztasuna eta integraziopolitika Brexitaren ondoren. Euskal Herriko eta Eskoziako ikuspegiak’ hitzaldia emango dute Nicola McEwen eta Joxerramon Bengoetxeak, Africa Baetak moderatuta. Hau EHUrekin batera antolatu dute.

Urriaren 25ean ‘Europa soziala. Austeritate-garaiaren ondorioak ekonomian eta berdintasunik eza’ izenburupean Miguel Maduro eta Giorgos Papaconstantino ariko dira.

Azaroaren 8an Daniel Innerarityrekin batera izango da Javier Solana.

Donostia 2016k antolatutako hitzaldia

Solana aurten Euskal Herrira datorren bigarren aldia da, bietan Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak eta Globernance institutuaren eskutik. Durao Barrosoren hitzaldia ere antolatu zuten Gipuzkoako hiriburuan bi eragileok, kanpoan protestak eraginez.