argia.eus
INPRIMATU
NATOk iragarri du indar armatuak bidaliko dituela kide dituen ekialdeko herrietara
  • NATOren ordezkari nagusi Jens Stoltenbergek jakinarazi du "defentsa kolektiboaren alde" bidaliko dituela tropak. Lurrean, uretan eta airean izanen dira indar armatuak.

ARGIA @argia 2022ko otsailaren 25a

Indar armatuak bidaliko ditu NATOk, "aliatuak babesteko" helburuarekin, Lurrean, uretan eta airean izanen ditu indar armatuak. "Egun batzuen buruan" bidaliko ditu tropak "gertakizun orori" erantzuteko gisan. NATOren barne diren ekialdeko herrietan kokatuko dira tropak. Horra NATOren ordezkari nagusi Jens Stoltenbergek jakinarazi duena otsailaren 25 honetan.

Errusiari leporatu dio "Europaren bakearen amaiera". "Erantzun Azkarreko Indarra" jarriko du martxan, milaka soldadu bertaratuz.

Bideokonferentziaz burutu dute gaur bilera NATOko kideek, Errusiak Ukrainan bideraturiko gerrari buruzko erantzunak adosteko.