argia.eus
INPRIMATU
AEB eta EBren banderak erre dituzte Bardeetako tiro eremuan protesta gisa
  • NATOko hegazkinek azken egunetan Bardeetan egin dituzten bonbardaketak salatzeko, AEB eta Europar Batasunaren banderak erre dituzte.

Axier Lopez @axierL 2017ko martxoaren 03a

"Aurrena munduko armadarik basatienak probak egiten ditu gurean, gero Irak, Libia, Ukraina, Siria edo beraien menpe ez dagoen edozein herrialdetan praktikan jartzeko”, diote zabaldu duten oharrean.

Martxoaren 12an 31 urte beteko dira erreferendumean Euskal Herriak NATOri ezetz esan zionetik. Data hori gogoan izan dute “beste batzuen gerren konplize” ez izateko nahikoa arrazoia dela esateko.