argia.eus
INPRIMATU
A8 autobidea mozteagatik epaitutako bost lagunak absolbitu dituzte
  • Akusazioak froga nahikorik aurkeztu ez izanagatik absolbitu ditu bost lagunak Donostiako epaitegi batek. 2007ko urtarrilean A8 autobidea, Zarautz inguruan, beraiek moztu zutela ukatu ez arren. 21 hilabeteko espetxe eskaera bertan behera geratu da momentuz, fiskalak helegitea aukezteko aukera dauka eta.

    2007an Jarrai-Haika-Segi sumarioaren kontra egindako protesta horrek bederatzi urteko prozesu luze baten hasiera izan zen, eta atzoko epaiak horren amaiera ekar lezake. Sententziaren arabera, epaileak onartu ditu bost auzipetuen defentsaren arrazoiak: ezin da frogatu ekimen hark desordena larririk eragin zuenik, ezta indarkeriarik erabili zutenik ere.

    Saioa Zerain, Ainara Ladron, Aritz Azkona, Naroa Ariznabarreta eta Asier Alberdiri 21 hilabeteko espetxe zigorra eskatu zien fiskaltzak joan den martxoaren 18an egindako epaiketan. Epaiketa behin baino gehiagotan errepikatu behar izan zen, Ladron, Azkona eta Ariznabarretak epaiketan parte hartzeari uko egin baitzioten. Prozesu luze honen azken mugimenduak bilduta daude albiste honetan.

ARGIA @argia 2016ko urriaren 19a
Aske geratu diren bost auzipetuetako lau.