argia.eus
INPRIMATU
‘Naparra’ berriz bilatuko du Espainiako Auzitegi Nazionalak
  • Joxe Migel Etxeberria 1980an ikusi zuten azken aldiz, Ziburun. Bahiketa Batallon Vasco Españolek aldarrikatu zuen. 2016an, Landetan egindako bilaketa lanek ez zuten emaitzarik eman. Asteartean prentsaurrekoa emango dute Donostian Iñigo Iruin abokatuak, Eneko Etxeberria Naparraren anaiak eta Iñaki Egaña Euskal Memoria fundazioko presidenteak, egoeraren berri emateko.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko maiatzaren 15a

Joxe Migel Etxeberria, Naparra, berriz bilatzeko eginbideak irekitzea onartu du Auzitegi Nazionalak, sendiak esan duenez. 1980an desagertu zen, gerra zikinean.

Gaur prentsaurrekoa emango dute Donostian Iñigo Iruin abokatuak, Eneko Etxeberria Naparraren anaia eta Iñaki Egaña Euskal Memoria fundazioaren presidentea, egoeraren berri emateko.

Komando Autonomoetako ustezko kidea zen Naparra, eta 22 urte zituen desagertu zenean, 198ko ekainean. Azken aldiz Ziburun (Lapurdi) ikusi zuten.

2016ko urruan, auzia berriz ireki zuen Audientzia Nazionalak, familiak "gorpua dagoen toki zehatza"ren inguruko datuak eman zituenean, Landetan (Frantzia), jakiteko datu berriak eman zituenean.

Iñaki Errazkinek azaldu zuenez, Espainiako zerbitzu sekretuetako (Cesid) kide ohi batek Naparraren gorpuaren kokalekuari buruzko informazioa eman zion eta baita "krokis zehatz" bat ere.

NBEk "nahitaezko desagertze" kasua izendatu zuen, eta beraz, Naparraren kasua ez da preskribatzen.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.