argia.eus
INPRIMATU
‘Naizen’ jaio da, Adingabe Transexualen Gurasoen Elkarte berria
  • Donostian, aldarrikapenez beteriko ekitaldian aurkeztu dute orain arte Chrysallis izena izan duen elkartearen izen eta irudi berria. Duela lau urte zortzi familiak osatzen zuten elkartea, gaur egun 100 dira jada.

IƱigo Igartua @igartua19 2019ko urtarrilaren 28a
Argazkia: naizen_elkartea

Denetarik izan du Naizen elkarte berria aurkezteko egin duten emozioz beteriko ekitaldiak. Bertsoz, musikaz, irudiz eta poemaz beteriko bideoak edo Chrysallis elkartearen sortzaileei eskainitako homenaldia, besteak beste.

“Markesinetatik aurpegia ematera egingo dugu salto” adierazi du Bea Sever Naizen elkarteko bozeramaileak.

Ekai, bere buruaz beste egitea erabaki zuen Ondarroako nerabea ere ekarri dute gogora. “Ekai hemen dago, gure eta zuetako askoren bihotzetan”, aldarrikatu du Ekairen aitak.

Chrysallis elkartearen sortzaileek ere izan dute beren errekonozimendua. Aingeru Mayorrek hitz egin du guztien izenean, “gure oinarriak zaintza eta maitasuna izan dira eta mundua aldatzeko bitartekoak ere horiek dira” azpimarratu du.