argia.eus
INPRIMATU
Bilboko Aste Nagusiak badu pregoilaria: Beatriz Sever, Naizen elkarteko bozeramailea
  • Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera nor izango diren iragarri dute ostegun honetan. Beatriz Sever Egaña, adin txikiko transexualen Naizen elkarteko bozeramaileak emango du jaien hasierako pregoia eta Pa... Ya! konpartsako Itxasne Nuñez izango da txupinera.

ARGIA @argia 2019ko uztailaren 12a
Beatriz Sever izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria (argazkia: Hiruka).

Bilboko Aste Nagusiaren 41. edizioak baditu Pregoilaria eta Txupinera. Azken urteetan haur transexualen egoera gizarteratzen lan handia egin duen pertsona baten ahotik entzungo da jaien hasierako mezua: Beatriz Sever Egaña, Naizen elkarteko bozeramailea. Sever sexologoa eta kazetaria da, eta Euskal Herriko guraso transexualak batzen dituen elkartea urte honen hasieran sortu zuten.

Bestalde, Otxarkoagako Pa... Ya! konpartsako Itxasne Nuñez izango da txupinera. 30 urte ditu eta Zuzenbidean lizentziatua da. Gaur egun, sindikalista gisa lan egiten du.

Bilboko Aste Nagusia abuztuaren 19an hasiko da.