argia.eus
INPRIMATU
Naiz irratia eguneroko programazioa emititzen hasiko da
  • Musika eskaintzen hasia zen Naiz irratia, Info 7 irratiaren oinordekoa. Maiatzaren 20tik aurrera hauteskundeei jarraipena egiten hasiko da eta programazio orduak luzatuko ditu. Info7 ez bezala, euskara hutsean arituko da irrati berria.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 17a
Naiz irratia urtarrilaren 24an aurkeztu zuten. Argazkia: naiz.eus.

Hauteskunde aurreko egunetan 19:00etan egingo du emisio berezia eta 27tik aurrera 12:00etan eta 19:00etan egingo ditu saio bereziak. Naiz eta Garako erredakzio taldeen inplikazioari esker egingo dituzte irratsaioak eta zuzenekoek lehentasuna izango dute. Goizeko eta arratsaldeko saio horiez gain, saio berriak etorriko direla iragarri du Naiz hedabideak.

Maiatzaren 26an, hauteskunde gauean, zuzeneko emanaldia egingo dute Hamaika Telebistarekin lankidetzan.