Asteazkenean, tokiko EAJk bultzatuta, "Osasun arloaren egoera eta erronkak" izeneko topaketa egin zuten Getxoko Romo Kultur Etxean arrastiko 19:00etan. Bertan izan zen Gotzone Sagardui Osasun sailburua eta Amaia Agirre Getxoko alkatea, eta, hitzordu hori aprobetxatuta, Lope de Vega kaleko udal-eraikinak eraistearen kontrako aldarrikapenak entzunarazteko protesta egin zuten horretan dozenaka auzokidek.