argia.eus
INPRIMATU
Nagua Albak garaipen estua lortu du EAEko Ahal Dugun
  • Roberto Uriarteren sektorearen aurretik geratu da Ahal Duguren Aurrera Begira hautagaitza Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nagua Alba hautatu dute alderdiko kideek idazkari nagusi.

ARGIA @argia 2016ko martxoaren 07a
Nagua Albak botoen herena baino gehixeagorekin lortu du idazkari nagusi izatea.

3.000 lagun inguruk hartu dute parte bozketan eta %36k egin du Albaren zerrendaren alde. Iazko azarora arte EAEko Ahal Dugu gidatu zuen Roberto Uriarteren sektorea ordezkatzen zuen Kaliangora zerrendak botoen %32,2 lortu du eta Neskutz Rodriguez buru zuen Zurekin Ahal Dugu zerrendak %24.

Donostia eta Madril artean bizi da Alba, 25 urte ditu eta Psikologian lizentziaduna da. Ikasle mugimenduan eta M15ean hasi zen bere ibilbide politikoa eta Ahal Duguren barruan, sare sozialetan lan egiten zuten taldeetan aritu zen.

Pablo Iglesias eta Iñigo Errejonen babesa zeukan bere hautagaitzak.

Bozketan galtzaile atera den Kaliangora zerrendak iragarri du emaitzen "kanpo auditoria" eskatuko duela, boto telematikoak prozesuaren gardentasuna bermatzen ez duelakoan.