argia.eus
INPRIMATU
Nagore Mujika fidantzarik gabe aske uzteko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak
ARGIA @argia 2014ko urriaren 23a
Nagore Mujika aska zezatela eskatzeko manifestazioa urriaren 20an (argazkia: @goikodeustu).

Alacanten, Villenako kartzelaren kanpoaldean atxilotu zuen Guardia Zibilak Nagore Mujika bilbotarra joan den larunbatean. Urriaren 14an 1992ko sumario batengatik Auzitegi Nazionalak emandako atxiloketa aginduari erantzuten zion atxiloketak.

Juan Carlos Iglesias presoari bisita egin eta gero atzeman zuten. 6 urteko alaba berarekin zegoen eta Etxerat elkarteak atxiloketa egiteko modua bereziki larritzat jo zuen.

Mobilizazioa "muntaia" salatzeko

Sare sozialetan jakinarazi denez, ostiralean Mujika askatzeko deituta zeugoen manifestazioa mantendu egingo da. 19:30ean San Pedron egingo dute eta "muntaia" salatzeko baliatuko dute.