argia.eus
INPRIMATU
Nagore Laffageri omenaldia egin diote hilketaren hamargarren urteurrenean
  • Astelehenean ehunka pertsona bildu dira Iruñean egindako omenaldian. Tartean egon dira, Nafarroako Gobernuko eta Iruñeko Udaleko ordezkariak.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko uztailaren 03a
Manifestazioko irudia (Argazkia: ahotsa.info)

“Por tu ausencia, Nagore, zure oroimenez” lelopean 2008ko uztailaren 7ko gertaera gogoratu dute. “Berdintasunezko jai eta harremanak” aldarrikatu dituzte omenaldian Andrea eta Astelehen Lilak elkarteek.

Jose Diego Yllanes psikiatrak Erizaintzako ikaslea hil zuen neskak sexu-harremanak izateari uko egin zionean. Epaimahaiak errudun jo zuen Yllanes, baina hilketa baztertu zuen. Hamabi urte eta erdiko zigorra ezarri zitzaion baina aske dago orain.