Nagore Laffage Casasolaren heriotza salatu dute Iruñean astelehenean. 2008ko Sanferminetan Jose Diego Yllanesek hil zuen, Laffagek 20 urte besterik ez zituela.
Sanferminen atarian Nagore Laffage gogoratu dute, astelehenean, Iruñean egin duten ekitaldian. “Nagoreren hilketa bezalako kasuek mundua aldatzeko balio izatea gustatuko litzaidake”, adierazi du bertan Nagoreren ama Asun Casasolak.
Laffage omentzeaz gain, Nafarroan indarkeria matxista sufritzen duten guztiei elkartasuna adierazi die Astelehen Lilak mugimenduak. “Indarkeria matxistaren sendagai bakarra feminismoa eta berdintasuna dira”,aldarrikatu du bozeramaileak, Tere Saez bozeramaileak.
Talde feministetako kideak, peñak eta hiriko elkarte desberdinak azaldu dira omenaldira. Ordezkari politikoak ere bertan izan dira, alderdi guztietakoak Voxekoak izan ezik. Horiez guztiez gain, herritar ugari bertaratu da Asun Casasolari babesa adieraztera. Nagore, ez zaitugu ahazten. Bakarrik bai da bai. Indarkeria sexualaren aurka autodefentsa feminista, zioen bertan irakur zitekeen ekitaldiko pankartetako batean.