argia.eus
INPRIMATU
Nagore Laffage hil eta bederatzi urtera baldintzapean aske gelditu da Jose Diego Yllanes
  • Baldintzapean aske gelditu da Jose Diego Yllanes. 2008ko sanferminetan Nagore Laffage hil ondoren 2009an hamabi urte eta erdiko zigorra ezarri zion epaileak homizidioa egotzita. Bederatzi urte espetxean eman ondoren kalean da Yllanes. 2020. urtetik aurrera psikiatria lanean aritzeko aukera ere izanen du, kondena osoa betea izanen duelako hemendik bi urtera. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko martxoaren 26a
Diego Yllanes Laffageren hiltzailea, epaiketaren une batean.

Hirugarren graduan izan da Yllanes duela hilabete batzuetatik martxoaren 16ra arte. Ordutik baina, ez du Gizarteratzeko Zentrora lo egitera joateko betebeharra izanen baldintzapean aske utzi baitute. Hilean behin joan beharko du eta modu horretan jarraimendua izanen du datozen bi urteetan. Epaileak jarritako mugak ez balitu beteko, orduan, "gogortu" eginen liokete egoera.

Homizidioa egotzi diote Yanesi

2008an hil zuen Yllanesek Laffage. Sanferminak ziren eta gizonaren etxera joan zen bikotea. Laffage, harreman sexualik izan nahi ez zuelako hil zuen Yllanesek. Gero, emakumearen gorpua izkutatzen saiatu zen Erroibarreko herri batean. 2009an kondenatu zuten: hamabi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion epaileak. Bederatzi urte egin ditu preso, horien artean, zenbait hilabete eman ditu hirugarren graduan, alegia, lotara baino ez zen joaten Gizarteratzeko Zentrora. Orain, baldintzapean aske dago martxoaren 16az geroztik.

(Albiste hau Euskalerria Irratiko webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta)