Hala Bedi Irratiaren 25. eta Gasteizko Gaztetxearen 20. urteurren festarako, larunbatean antolatu duten Piztu Gasteiz jaialdiaren karietara esandakoak:
Ane Zelaia: “Egun honen helburua gure mezua kaleratzea ere bada, autogestioaren eta asanbladaren aldarria egitea (…) Hemendik pasatako jende guztiari eginiko omenaldia izan nahi du, baina belaunaldi berriei egindako deia ere bai”
Nagore Amondarain: “Denontzako eskaintza egongo da. Haurren gunea garrantzitsua da. Hemendik pasa den jende asko gaur egun guraso da, eta haurren gune horrek sinbolismo puntu bat ere badauka (…) Larunbateko ekimenak balio behar du esateko herri hau eraldatu nahi dugula, horretan ari garela, eta horretara animatu nahi ditugula datozen belaunaldi guztiak”.
(2008-10-08)