Ostegun goizean, Mugitu! mugimenduko zenbait kidek Alesbes eta Azkoien arteko AHTren obrak "itxi" dituzte, OHL enpresaren eta azpikontraten makinak eta azpiegiturak zigilatuz.
AIREF (Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea) erakundearen organo exekutiboaren papera irudikatuz sinbolikoki Abiadura Handiko Trenaren obrak "itxi" dituzte. Horretarako, Duela egun gutxi AIREF-ek argitaratutako azterlan bat gogoan izan dute ekimena egiteko. Azterlan horretan, Espainiako Gobernuari gomendatzen diete eraikitzeko dauden AHTren zatien eraikuntza ezbaian jartzea.
Horregatik ekimena kilometro bateko luzera duen Martzillako bidezubiaren obra-eremuan egin dute. Aragoi ibaiaren gaineko ingurune hori legez babestuta dago interes ekologiko handiko lekua duelako. Eta hala, AHTren kontrako kideek obrak ixteko eta zigilatzeko agindua eman dute bertan. Ondoren, zubiaren euskarriak ainguratzeko lanak egiten ari diren zulagailuak zigilatu dituzte, baita hainbat makina eta kamioi ere. Kamioien zirkulazioa ere geldiarazi dute, eta zigilatu. Paneletan, seinaleetan, makinerian eta bestelako azpiegituretan itsasgarriak jarri dituzte, lanen itxiera adierazteko.