Pandemia dela eta ez da eguna ospatu azken bi urteetan eta oraingorako irrikitan dira baigorritarrak eta gainerako festaren zaleak, ugariak direnak Euskal Herri zabalean eta bereziki Nafarroan. Aurtengoan 43. ekitaldia larunbatez egingo da.
Hain zuzen ere, Nafarroaren Egunaren helburu garrantzitsuenak dira aldarrikatzea Nafarroako eta Euskal Herriko biztanleen arteko lotura harremanak, eta euskal kultura sustatzea. Helburu horiek lortzeko aldarrikapenean ari dira Baigorrin eta 1979tik aurrera festa urtero egin da, pandemiaren iritsiera arte.
Basaizea elkarteak antolatzen du Nafarroaren Eguna eta horrez gain, urtean zehar ere hainbat kultur ekitaldi bideratzen ditu. Orain, esate batera, Baigorriko lehengo herriko etxean Garazi-Baigorri lurraldeko 106 bat biztanleren lekukotzak jasotzen diren erakusketa dago ikusgai. Horien ondoan ikusten dira baita ere artxiboko erreportaje eta bideo sorkuntzak, besteak beste, Maite Barnetche kazetariak 20. mendean egin zituen bideo dokumentuak.
Milaka pertsona biltzen ditu Nafarroaren Egunak eta ikuspegi instituzionaletik ere garrantzia irabazi du urtetik urtera, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroa osoko geroz eta auzapez eta hautsi gehiago bertaratzen baitira festara.
Eguna bi zatitan banatzen da nagusiki. Ondoren ikus daiteke nola eta non antolatzen diren goiza eta atsaldea, eta zein den eguneko egitaraua.
9:00: Merkatua elizako plazan - Ikastolako askaria.
10:00 : Desfilea behereko plazatik gaineko plazarat.
Duguna, Burgaintzi eta Tafallako dantza taldeekin - Makilariak & Basaldunak - Kilimon, Buztintxuri & Baigorriko ziganteak - Trikitilariak, txistulariak, gaiteroak - Basaldunak - Txarangak: Txakatuk, Ezpela & Kuxkuxtu.
11:00 : Ekitaldia elizako plazan.
12:00 : Basa hitza • irrintzinak - jauziak.
13:00 : Larrain dantza.
14:00 : Ikastolako bazkaria Plaza Xokon.
Haurren txokoan puzgarriak, egurrezko jokoak eta makillajea.
13:30 : Jaiak txaranga 15:30 Elektrotxufla.
15:30 : Bertso saioa (Onintza Enbeita, Eneko Lazkoz, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina).
16:30 : Dantza ikusgarria.
19:30 : Izan 23:00 Letagin
17:30 : Kiki Bordatxo
21:00 : Kilimak
01:00 : Holako Deluxe