argia.eus
INPRIMATU
Nafarroan txertoaren bigarren dosia jaso behar dutenen %86ak hautatu du AstraZeneca

ARGIA @argia 2021eko ekainaren 01

Aste honetan jarriko diete txertoaren bigarren dosia Nafarroan lehentasunezko lanbidea dutenei. AstraZeneca jarri zieten lehenik, eta hauen artean 60 urtez beherakoak direnei Pfizer jartzea izango da Nafarroako Gobernuaren jarraibidea. Bigarren dosia ere AstraZeneca jasotzea nahi dutenek, informazioa jaso dutela baieztatuz sinatu beharko dute agiri bat.

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, ordea, oraingoz AstraZenecaren aldeko hautua egin du gehiengoak. Astelehenean, maiatzaren 31n, bigarren dosia hautatu zezaketenen %86ak hautatu du AstraZeneca, eta %14k Pfizer. 60 urtez gorako lehentasunezko langile guztiek AstraZeneca jasoko dute bigarren dosian.