Nafarroako Podemos-Ahal dugu herrialdeko Hiritar Kontseilua hautatzeko primarioetan murgildua dago. Hiru barne hautagaitza dira Nafarroan eta otsailaren 8an amaituko da kanpaina. Info7 irratiko Kalegorrian saioan Laura Perez, “Nafarroa aldatu ahal dugu” hautagaitzako burua elkarrizketatu zuten ostegunean. Euskaraz bizitzeko eta euskara ikasteko eskubideak babestuko dituela esan zuen Perezek, “Nafarroa guztian, zonaldea kontuan hartu gabe”.
Gai sozialetan Nafarroako Podemosen hautagaitzek iritzi antzerakoa duten arren, gainerako alderdiekin paktuak egiteko dituzten asmoak desberdinak dira.
Inorekin traturik ez egitea babesten du Sandra Gonzalezen “100% ADN Podemos” hautagaitzak eta Perezek irratian azaldu zuenez, “Gonzalezen hautagaitzakoren batek EH Bildurekin akordio bat lortu baino lehen UPNrekin negoziatuko lukeela ere esan du”.
Beste hautagaitzari dagokionez, “Boschen 'Nafarroak Ahal du' hautagaitza ez da definitu gai horren inguruan baina gu bai, guk kasta diren UPN, PSN eta PP alderdiekin ez dugu akordiorik egingo” adierazi zuen Nafarroa Aldaturen hautagaiak mikrofono aurrean. Hala ere, Joan Boschen hautagaitzak Espainiako Podemosen babesa duela dirudi.
Otsailaren 9tik 13ra bozkatuko dituzte hautagaitzak Nafarroan eta emaitzak otsailaren 14an ezagutaraziko dira. Podemosen Nafarroako idazkari nagusia izateko hautagai da Laura Perez baina hautatua izanez gero, ez luke ziurtatuta edukiko Nafarroako parlamenturako hautagaia izatea.
Urriaren 24tik Espainiako Estatuko hedabide guztietako lerroburuak eman dizkiote Iñigo Errejóni, eta maiztu arte erabili dute haren izena, ezker-eskuin. Gutxitan ikusten den zarata mediatikoa lortu du, eta badirudi oihartzunak luze jarraituko duela. Orain... [+]
L5 lineak Euskotrenen ibilbidea aldatuko du, eta geltoki batzuk eraitsiko dituzte, tartean Usansolokoa. Trenaren ibilbidea lurperatuko dute eta beste geltoki batzuk gehituko dituzte. 2022an, Eusko Jaurlaritzak linea horren jatorrizko proiektua aldatu zuen Usansoloko geltokia... [+]
“PPko polizia patriotikoak” Barne Ministerioaren datu-baseen bitartez, Podemoseko politikariak espiatu zituela informatu du El Paísek, horien artean Pablo Iglesias, Yolanda Díaz, Ione Belarra edo Irene Montero. Espainiako Estatu osoko autonomia erkidego... [+]
Irene Montero Unidas Podemoseko hautagaiak kezkaz hasi ditu hauteskunde gaueko adierazpenak: “Adostasun belikoa duten indarren kopurua kezkagarria da, eta eskuin muturraren igoera, jasanezina”. Horren aurrean, “genozidioa amaitzea eta bakea dira gure... [+]
Ahal Dugu izan da gaurko galtzaileetako: ez du ordezkaritza politikorik lortu. Inkestek iragartzen zioten aukera hori, baina baita eserleku bat edo bi lortzeko aukera ere. Azkenean ez du lortu eta alderdi moreak kolpe gogorra jaso du.
Lander Martínez Sumarreko bozeramaileak egintzat eman du banaketa eta Alba García alderdi horretako lehendakarigaiak ere ez du gaur gaurkoz posible ikusten koaliziorik.
Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]
Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusi Pilar Garrido, Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua izan zena Espainiako hauteskundeetan, koaliziotik kanpo aurkeztearen alde mintzatu da Eusko Legebiltzarreko datozen bozketei begira. “Euskadiko jendea mobilizatzeko balio du... [+]
11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]
Abstentzio handiko hauteskundeak izan dira, eta lehia handiena EAJ eta EH Bilduren artean izan da: lehenengoak behera egin du eta bigarrenak gora. Nafarroako Legebiltzarrean UPNk mantendu du 2019ko garaipena, eta PSNk bigarren postua. Araba eta Bizkaiko Batzar Nagusietan, EAJk... [+]
Desokupa moduko enpresa edo antolakundeak desegiteko lege bat abiaraziko dutela iragarri du Ione Belarrak, Espainiako Gobernuko Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministroak.
Usansolotarrek 30 urte daramatzate herri izateko lanean, eta orain bide horren azken txanpan daude. Espainiako Legedian, aldiz, oztopoak egon daitezke eta horiek gainditzeko, asteazken honetan EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk proposamen bateratua aurkeztu dute Madrilen.
Eusko Jaurlaritzaren planifikazio dekretua eta onarpen agindua kritikatu ditu Iñigo Martinez Zaton Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak, salatu du ikastetxe publikoan matrikulatu nahi eta itunpekora bideratu dituztela familia batzuk, eta Ikastolen Elkartearen... [+]
Elkarrekin-Podemosek eta Eusko Jaurlaritza osatzen duten EAJ eta PSE alderdiek akordioa lortu dute, Eusko Legebiltzarrean tramitazio prozesuan dagoen Memoria Historikoaren Legea onartzeko; alderdi moreak 60 zuzenketa baino gehiago aurkeztu dizkio proiektuari.
Astelehenean erregistratu du PSOEk Espainiako Kongresuan, Unidas Podemosekin akordiorik lortu gabe. Irene Montero Berdintasun ministroak dio prest daudela PSOEren baldintzak onartzeko, baina onespenaren puntua ezin dela ukitu. Gobernu koalizioan tentsioak areagotu ditu auziak.