Nafarroan Euskararen Lege berria idazteko elkarlanean oinarritutako dinamika aurkeztu du Kontseiluak

  • Lau lan-bilera eginen dira herritarren ekarpenak jasotzeko: maiatzaren 2an Tuteran, 4an Lizarran, 8an Barañainen eta hilabete amaieran Elizondon.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 18an - 10:42
Dinamikaren aurkezpen saioa Kondstablearen Jauregian (argazkia: Euskalerria Irratia).

Nafarroan Euskararen Lege berria egiteko ekimena aurkeztu du Kontseiluak Iruñean. Euskarari bidea, elkarrekin leloarekin garatuko du dinamika. Parlamentuan zabaldutako aukera baliatuz, proposamena landuko du. Edukia lantzeko, proposamena egingo die herritarrei eta horien ekarpenak jasoko ditu hainbat mintegitan. Lege proposamenaren oinarria Parlamentuan aurkeztuko da.

“Iazko urriaren amaieran, aukera-leiho bat zabaldu zen, Parlamentuan onartu baitzen Euskararen Lege berria egiteko ponentzia bat abiatzea. Ondorioz, abaguneak eskaintzen duen aukera baliatu nahi du Kontseiluak, aurrera egiteko, gure hizkuntzak dagokion lekua berreskura dezan eta hizkuntza-eskubideak berma daitezen”, horrela aurkeztu du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok gaur aurkeztu duen ekimena.

Kontseiluari funtsezkoa iruditzen zaio konplizitatez eragitea eta babes sozialez janztea erakundeetan hartuko diren erabakiak. “Beharrezkoa iruditzen zaigu euskaltzaleok parte hartzea Lege berria egiteko prozesuan, edukizko ekarpenak eginez, alderdi politikoei”.

Funtsezkoa da herritarrok ahalduntzea, gure eskubideen eta ahalmenaren kontzientzia hartuz eta konplexuak uxatuz, Lege berriak gure behar eta interesei zuzenean erantzun diezaien. Gainera, herritarron inplikazioak zilegitasunaren bermea emango dio Lege berriari.

Horretarako, udaberrian, lan-bilerak antolatuko ditu Kontseiluak, eskualdekatze linguistikoak ezarritako hiru eremuetako lau herritan (Barañain, Elizondo, Lizarra eta Tutera), Kontseiluko ordezkariekin batera, herritarrek ekarpenak egiteko Euskararen Lege berriari. Maiatzaren 2an egingo da lehen lan-bilera, Tuteran, Lizarran 4an eta 8an berriz, Barañainen. Eta hilabete amaieran egingo da Baztangoa.

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa baliatuko da proposamena egiteko oinarri gisa eta horren gainean landuko dira herritarren eta euskalgintzako eragileen ekarpenak.

Kontseiluko idazkari nagusiak aurkezpenean azaldu duen gisan, bide batek ekarri gaitu gaur egungo egoerara. “Urtetan, euskaldunok pairatu behar izan dugu gure hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa, eta euskaraz bizitzeko proiektuetan buru-belarri aritzeaz gain, euskararen garapenaren aurkako politikei aurre egin beharrean izan gara gehienetan”.

Ildo horretan, azken urteotan egindako ibilbidea argazki bidez erakutsi du: 2010ean Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean egindako manifestazio handia; 2015ean Anaitasuna kiroldegian egindako ekitaldia. Urte horretan bertan, gobernu aldaketarekin, “leihoa zabaldu zitzaion euskararen normalizazioari Nafarroan eta hizki larriz idatzitako aldaketa aldarrikatu du Kontseiluak, Parlamentuan egindako agerraldiaren bitartez, Parlamentuko presidenteari legea idazteko luma oparituz…

Aukera zabalik dagoen abagune honetan egingo den bidea ere marraztu du Kontseiluak eta honen berri eman du Bilbaok. Euskararen Lege berriaren oinarrien proposamena helaraziko du Kontseiluak Legebiltzarrera, herrietan bildutako ekarpenekin osatu eta adituekin eta eragileekin kontrastatu ondoren.

Horretarako, jardunaldi akademiko irekia egingo da, esparru anitzetako eragileekin, Unibertsitatearen babesean, Euskararen Lege berriaren oinarrien proposamena aztertzeko. Eragileen atxikimenduak ere landuko dira, proposamenaren alde. Azkenik, Euskararen Lege berriaren oinarrien proposamena Parlamentuan eratu berri den Batzordera eramango da.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2024-12-13 | ARGIA
Euskarabideak 13,4 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, iaz baino %9,7 gehiago

Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.


Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege aldaketak egitea eskatu die Kontseiluak alderdiei

Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.


2024-12-12 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko murgiltze eredua duten haur eskolak ipintzeko eskatu diote udalari

Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.


2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-10-22 | Julene Flamarique
Antzinaroko euskaraz idatzita egon litekeen inskripzioa aurkitu dute Lantzeko meategi batean

“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


2024-08-29 | ARGIA
Hezitzaile lanpostuetarako euskarazko eta gaztelaniazko azterketak ordu berean, Barañainen

Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.

 

 


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Eguneraketa berriak daude