argia.eus
INPRIMATU
Nafarroa
Nafarroan ETBren emisioa eteteko agindua eman du Espainiako Gobernuak
  • ETBren emisioa eteteko eskatu du Espainiak, 2015ean egindako salaketari jarraiki. Nafarroako Gobernuak neurria bertan behera uzteko eskatu dio Espainiako Telekomunikazio Ministerioari, eta UPNk jarritako salaketa kenduko du.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko apirilaren 20a
Argazkia: ETB

Gainera, "badaezpadako neurriak kentzeko" galdegin du, "batez ere emisioen berehalako etetea, izan ere, herritarrak informatzeko eskubidearekin talka egiten du", Ana Ollo Nafarroako bozeramailearen irudiko.

UPN gordeka ibili da salaketarekin. Ez zioten esan Nafarroako Gobernuari bazegoenik ere. "Botere aldaketa egin genuenean, ez ziguten deus esan", salatu du Ollok. Juan Luis Sanchez de Muniain erregionalista izan zen salaketa aurkeztu zuena, eta Parlamentuko saio batean Ollori ETBren gaia atera bazion ere, "ez zuen salaketaren inguruko hitz erdirik esan".

Espedientean hedabidearen alde azaltzeaz gain, aurrerantzean lanean jarraituko du Nafarroako Gobernuak, Ana Ollo bozeramaileak jakinarazi duenez, "ETB era legalean ikustea ahalbidetzeko, parlamentuak agindu bezala". 2013ko mozio batean eskatu zuen Legebiltzarrak ETB Nafarroan ikus zedin.

Elkarrizketa hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra