argia.eus
INPRIMATU
Nafarroan etxeetan etxekoak soilik elkartu ahalko dira azaroaren 4 arte
  • Eremu pribatuko bilkuretan etxekoak soilik elkartu ahalko dira Nafarroan. Urriaren 28an ezarriko du indarrean neurri hau Nafarroako Gobernuak, Buletin Ofizialean argitaratu ostean eta hasteko azaroaren 4 arte irango du. Horrela iragarri du neurria osasun sailburu Santos Indurainek.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 27a

Etxekoak soilik elkartzeko arau honekiko salbuetsita egongo dira bakarrik bizi diren pertsonak, dependienteak direnak, adin txikikoak eta etxe banatan bizi diren bikoteak.

Arau honez gain, azaroaren 4 arte indarrean egongo da Nafarroatik ateratzeko edo bertara sartzeko debekua, eta baita gauez 23:00etatik 6:00etara kalean egon ahal izatekoa ere, ohiko salbuespen hauekin: osasun, lan edo bestelako ezinbesteko arrazoiak izatea.