Nafarroako Gobernuak suteen kudeaketa defendatu du eta Javier Remirez lehendakariordeak bere karguan jarraituko duela ziurtatu du.
Nafarroan suteek kaltetutako lurretako batzuk hondamendi-eremu izendatu dituzte. Suteak piztu zirenetik kontrolpean egon ziren arte hainbat egun pasa ziren eta 2.200 laborantza hektarea lur baina gehiago kaltetu zituzten suteek. Nafarroako Gobernua hainbat ikerketa egiten ari da eta adierazi dutenez suteetako batzuk gizakiek piztutakoak izan ziren.
Hektarea gehien kaltetu zituen sutea, 6.200 hektarea inguru, Uterga, Legarda, Obano, Muruzabal eta Gares inguruan jazo zen. Uzta-makina batek piztu zuen. Uxue, Galipentzu, Lerga eta San Martin Unx inguruan piztu zen sutea bigarren handiena izan zen. Nafarroako Gobernuak adierazi duenez “nahita egindako giza jarduera” izan zen suaren jatorria. 6.000 hektarea inguru hondatu ziren bertan. Baina, horiez gain, inguruan beste sute batzuk ere egon ziren eta beste 300 hektarea kaltetu zituzten sute horiek.
Allotz eta Lerate inguruan piztu zen sutea ere gizakiak sortu zuen, oraindik nahigabe edo nahita piztua izan zen ez dakitela adierazi du nafar gobernuak. Bestalde, Arguedas eta Valtierran egondako sutea uzta-makina batek piztu zuela ziurtatu du.
Informazio gehiago eta Remirezen dimisioa eskatu dute
PSNek eta Ahal Duguk izan ezik alderdi guztiek informazio gehiago eskatu dute suteen aurrean hartutako neurrien inguruan. Nafarroako Gobernuak ez du suteen kudeaketari dagokion inolako akatsik onartu. Javier Remirezek ziurtatu du “irizpide teknikoen eta protokoloen” arabera jardun zela uneoro.
Bestalde, Navarra Suma koalizioak Remirezen dimisioa eskatu du, kudeaketa kaxkarra egotziz eta uzta-lanak lehenago geldiarazi balira hainbat sute ekidin ahal izango zirela ziurtatuz. Remirezek bere karguan jarraituko duela ziurtatu du,