Libre-Eleak mugimenduari esker eskuratu ditugu Nafarroako Gobernuaren menpeko Poliziak Mozal Legeari emandako erabileraren datuak. Hala, 2015eko uztailetik eta 2016ko abendura bitartean, Mozal Legea erabiliz, 11.000 isun jarri dituzte Hego Euskal Herriko bi Polizia autonomikoek. Bi legebiltzarretako gehiengoek legea behin baino gehiagotan arbuiatu izana ez da nahikoa izan milaka isunei amaiera emateko.
Uztailean bi urte beteko dira Mozal Legea indarrean dagoela. Halere, Nafarroako Barne Sailak aurtengo maiatzera arte ez du eman legearen erabilpenaren inguruko daturik. Eleak-Libre mugimenduaren eskutik jaso ditu ARGIAk.
Datu horien arabera, Nafarroan 3.052 aldiz aplikatu dute Moza Legea 2015eko uztailaren 1etik 2016ko abendura bitartean. Nafarroako Foruzaingo eta udaltzaingoen isunak dira, eta beraz, Nafarroako argazki osoa izateko, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak jarritako zigorrak gehitu beharko lirateke –datu horiek oraindik ez ditu publiko egin Espainiako Gobernuak–.
Isunen multzorik handiena 36.16 artikuluari dagokio. Legez kanpoko drogen salerosketa eta kontsumoa zigortzen du, erabilera pertsonalerako marihuana edo hatxisa aldean eramatea, adibidez.
Eskubide zibil eta politikoei zuzenean eragiten dietelako, oso kritikatuak diren hiru artikulu ere baliatu dituzte Nafarroako poliziek. 130 isun jarri dituzte “Poliziaren aginduak ez betetzea” zigortzen duen 36.06 artikulu zehazkabea baliatuta. Segurtasun indarrei “errespetu faltaz” zuzentzeagatik, 105 zigor jarri dituzte. Eta 54 izan dira “eremu publikoa oztopatzeagatik” –plaza batean bilera bat egitea, kasu– jarritako zigorrak.
Zulo beltza
Emandako datuen artean argitu gabeko hutsune handi bat dago: 323 isunen inguruan ez dute inolako datu edo arrazoirik eman. Eleak-Librek salatu duenez, horrelako isun kantitate handi baten berri ez emateak, ageriko gardentasun eza horrek ez du laguntzen denon diruarekin ordaindutako funtzionario publikoen lanaz mesfidati ez izateko, eskubide zibil eta politikoen errespetuaren ikuspegitik.
Orotara, astero 33 isun jarri dituzte Nafarroako erakunde publikoen menpeko poliziek.
Nafarroako ordezkari politiko eta sozialen gehiengoa kontra
2016ko apirilaren 11n Nafarroako Legebiltzarrak Mozal Legea eta haren erabilpen okerrak arbuiatu zituen. Geroa Bai, EH Bildu, Ezkerra, Ahal Dugu eta PSN-k alde bozkatu zuten, UPN abstenitu zen eta kontrako boz bakarra PPko ordezkariarena izan zen. ARGIAren aurkako isunaren harira, Nafarroako Parlamentuan parte hartu genuenean ere argi adierazi zuen indar politikoen gehiengoak Mozal Legearen erabileraren aurkako jarrera.
11.000 isun Hego Euskal Herrian
Nafarroako datuei EAEkoak gehituz gero ondorengoa da Hego Euskal Herriko Polizia autonomikoek eta Udaltzaingoek jarritako isunen kopurua: 11.139. 2017ko datuen berri ez dute eskaini bi gobernuek. Edozelan ere, herritarren, ordezkari politikoen eta herri mugimenduen gehiengoa Mozal Legearen kontra azaltzea ez da nahikoa izan gobernu autonomikoen menpeko polizien jarrera aldarazteko.
Eleak-Libre mugimenduaren protokoloa
Mozal legea aplikatzen den kasuei aurre egiteko protokolo bat prestatu du eskubide zibil eta politikoen aldeko Eleak-Libre mugimenduak. Isunduek desobedientziaren bidetik joz gero –isuna ez ordaintzea eta salaketa publikoa egitea– Eleak-Libre mugimenduak laguntza, babesa eta aholkularitza juridikoa eskainiko dizkie. Horretarako, mugimenduarekin elkarlanean ari diren herrialde bakoitzeko abokatuak prest izango dituzte eta zigortuekin harremanetan jartzeko e-mail hau martxan jarri dute: mozalikez@riseup.net
Eskubide zibil eta politikoak urratzen diren kasuen datu base bat ere osatzen ari dira abokatuekin batera. Isunen nolakotasuna, zigor motak, epaiak eta poliziek erabilitako argudioak eta azalpen juridikoak bilduko dituzte, isunen gaineko kontrola izan eta legearen aurkako salaketa hobetzeko asmoz.
Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]
Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren kideak atarian batu dira elkartasuna adierazteko eta zera adierazi dute: "Nahikoa da esan... [+]
Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]
Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]
Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.
Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]
Astearte goizean iragarri du Díazek Mozal Legearen “indargabetzea”, baina eguerdian Pilar Alegría Espainiako Gobernuko bozeramaileak eta Enrique Santiago Sumarreko bozeramaile laguntzaileak adierazi dute 36. artikuluko arau-hauste batzuetara mugatuko... [+]
20 lagun baino gehiago elkartzeko baimena eskatu behar dela dio legeak, eta apirilaren 25ean Altsasun 22 lagun elkartu zirela argudiatuta zigortu dute ekimena. Aldatu Gidoiak salatu du “politikan parte hartzea eragozteko” legea dela.
Segurtasun Sailak Ernaiko gazteen aurka egin du, eta zigor desproportzionatua ezarri die bidezko protesta bat egiteagatik, hala nola Aitor eta Galder lankideen espetxeratze arbitrarioaren kontra egiteagatik. Herritarren Segurtasunerako Lege eztabaidagarria erabili du... [+]
Aske antolakundeak aldarrikatu du elkartasuna eta amnistiaren aldeko borroka ez dela delitua. Eta, Ertzaintzak indarkeria erabiltzeko duen inpunitatea kritikatu du. Antolakundekoei jarri dizkieten isunak ordaintzeko, urriaren 5ean antolatuko duten elkartasun egunerako deia... [+]
"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]
2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]